SESIÓN 3 (HERIOTZAREN TAILERRA):

FILMA: ES SOLO EL PRINCIPIO (Ce n`est quand début)



GALDERAK:

1. Zer onura du haurrekin halako saioak egitea?

a- Haurrentzat

b- Familiarentzat

c-Gizartearentzat

d-Besterik


2. Zer oztopo egon daiteke halako saioak aurrera eramateko?

a- haurrak

b- familiek

c- besterik


3. Filosofia saien onurei dagokionez, adituek honako hauek aipatzen dituzte (ikus ere elkarrizketa): elkar entzuten iakstea, debaterako trebatzea, bizitzako gai sakonei buruz nor bere kasa pentsatzen ohitzea... ikasleak bizitzarako prestatzea, azken finean. Horiek zeharkako konpetentziak dira, eta filmaren egileek uste dute ikasgelan gai filosofikoez hitz eginda zehar konpetentzia horiek lantzen ditugula. Zer deritzozu? 


4. Filmaren izenburua: Hasiera baino ez da. Elkarrizketan irakurri ahal izan duzun legez, filmaren egileek diote ikasmaila guztietan egin beharko litzatekeela lanketa filosofikoa; hau da, ez da nahikoa Haur Hezkuntzan soilik egitea: jarraipena izan beharko luke Lehen Hezkuntzan, DBHn. Zein da zure iritzia?


5. Filosofia Haur Hezkuntzan. Irakur itzazu baieztapen hauek: Adin horretarako haurren ezaugarri bat da oso espontaneoak direla; horregatik, gizartean deserosoak diren gaiak edozein momentutan ateratzen dituzte. Gai filosofikoak saio itxi batzuetan landu nahi izatea helduon behar bat da batez ere. Inportanteena da irakasleak haurren espontanitateari jarraitzea eta haurrak gaia ateratzean duenean aukera hori baliatzea. Bi iritziak kontrajarriak direla uste duzu? Zein da zure iritzia?


6. Filmako saioetan gai folosofikoak gogoetaren bidez lantzen dira, hitzez. Agian beste moduren batean ere egin daiteke (eskulanak, irudiak, antzerkia, dantza...)? Zer iruditzen zaizu?


7. Filman agertzen den gai handi bat heriotza da. Filman ikusitakoaz aparte, eman zure iritzia: Heriotza gizartean gai tabua dela esango zenuke? Azaldu zure erantzuna


8. Zer egin daiteke tabu hori desagertzen joan dadin? 


9. Garrantzitsua iruditzen zaizu ikasgelan heriotzaz hitz egitea? zergatik?


10. Zuk egingo zenuke? (Ezezkoa bada, esan zergatik)


11. Zure ustez zer nolako ezaugarriak izan behar ditu irakasle batek (pertsonalak, gaitasunak...) halako gaiak eskolan lasaitasunarekin eta konfiantzaz lantzeko?


12. Heriotza eta transzendentzia. Heriotza, Jainkoa, hil ondorengo egoera... tranzedentziaz hitz egiten duten gaiak dira, gizakia baino haratago doazenak. Pentsatzen duzu unoiz gai horiei buruz? Nola senttizen zara horretan pentsatzean?

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ACTIVIDAD 11 (PODCAST)

MI ULTIMO POST

LAN MODULARRA: HERIOTZA