LAN MODULARRA: HERIOTZA

 LAN MODULARRA: HERIOTZA



Ikasturteari amaiera emateko lan modularra egin dugu. Aniztasunaren inguruko lan bat egitea zen helburu nagusiena, baina, aniztasunaren barnean hainbat gai daudela ikusi dugu, beraz talde bakoitzak aniztasunarekin zer ikusia zuen gai bat aukeratu eta horren inguruan egin dute lana. 

Gure kasuan, heriotzari buruz, zehazki haurren izan ditzazkeen dolu ezberdinen, buruz egin dugu lana. Esan beharra daukagu hasiera batean nahiko zaila egin zitzaigun heriotzarekin aniztasuna lotzea. Baina gure taldekideak garbi genuen lana heriotzaren inguruan izango zela, izan ere, gai tabua da eta ez da asko hitz egiten haur hekzuntzako geletan. 

Lanaren atalak hauek izan ziren; batetik, idatzia hau da, heriotzaren eta doluaren inguruko informazioa txertatu eta ondoren lanaren prozesua eta ebaluazioaren inguruan hausnartu. Bestetik; narratiba digitala egin dugu, bertan lana hiru minututan laburtu eta islatu dugu. Narratiba digitala egiterakoan ere hainbat zailtasun izan ditugu, izan ere,  bideoaren gidoia prestatzerakoan eta edizioan izan dira. Bideoan islatzea haur batek izan ditzazkeen erantzunak dolu baten haurrean ez da erreza izan; hori ondo egiteko oso ondo prestatu behar izan ditugu antzerkien gidoiak eta materialak. Honen harira, zailtasunak izan ditugu bideoaren edizioan, gure ideia ondo errepresentatzerako orduan, hainbeste bideo edukita kaos samarra izan baita dena nahi genuen moduan koadratzea.

Bestalde, narratiba digitalean islatu nahi izan dugunari dagokionez, esan bezala gure helburu nagusia haurrek heriotza baten aurrean izan ditzazketen jarrerei buruz ohartzea da. Munta handiko gaia iruditzen zaigu heriotzaren gaia lantzea Haur Hezkuntzan haurrekin, erakustea gai normal bat dela eta bizitzaren parte dela. Horrekin batera, irakasle izango garen heinean, jakitea zeintzuk izan daitezkeen ikasleen jarrera eta haiei erantzuten jakitea haien emozioak epaitu gabe garrantzisua da. Gure aniztasunezko gaiarekin jarraitzeko,  azpimarratu nahi dugu etorkizunean ikasgela barruan ikasle asko egongo direla eta haiekin beraien bizipenak ekarriko dituztela, horrek suposatuko du heriotzazko egoerak eman ahal direla eta haur bakoitzaren egoera ezberdina izango dela, bai heriotzaz hitz egiten dugunean baita heriotza horri aurre egiteko moduan ere.


Ebaluazioari dagokionean, baliagarria izan zaizkigu bai ikasgaiak eta baita buruturiko hitzaldiak ere, bai lan modularra burutzeko eta bizitzarako ere. Beraz, esan genezake hainbat tresna/estrategia eskuratu ditugula etorkizun batean, aurrean edukiko ditugun haurrei gizartean hain tabu diren gai hauen inguruan hitz egin eta beraien beharrei modu egokian erantzun ahal izateko.  





Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ACTIVIDAD 11 (PODCAST)

MI ULTIMO POST